XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKERAREN LOREAK.

Doneztebeko jai-azkenetan, bi neskatil gazte, Madalen ta Maritxo'ren alkarrizketa.

MARITXO, - Ba al oa, Madalen?.

MADALEN, - Etxera alegia? Etorri ezpagindunan ere, ez giñiñan ezer asko galdu izango....

MARITXO - Zer gero, Madalen, zaputzetan ala?.

MADALEN - Zera... nere aspaldiko kanta, Mari: alperrik ari zeratela, alperr-alperrik Euskera gora ta bera aizeak astintzen.

Sinistu ezaidan bein betiko: gure Euskerarekikoak egin din.

MARITXO - Neska, etsekiñat zein deabruk arrtuta agon.

Gaurko jayak ikusita ori dionanean... barkatu bearr didan, baño ganbara ortan zerrauts geitxo daukanala esateko gogoak zetozkidan.

MADALEN - Bai, ik esango ditun esanalakoak, baño egia nerekin den... ¡A, gure Euskera gaxoa!.

MARITXO - ¿Baño egun oyetan emen esan diranakin?.